domingo, 20 de junio de 2010

GURE IKASKETA BURUARI




LOLI, maite zaitugu!
Doinua: Habanera


Apirila baten Oban
bostgarrena zen eguna
mutil artean neska bat
bertan jaio zitzaiguna,
erdal eskolan euskaldun
estutu behar garuna,
Obatik Basauriraino
jauzia egin zenduna,
ikasi ta lan eginez
bikoiztuz zure jarduna,
langile borrokan ere
tinko bezain zentzuduna;
esango dizugu Loli
erakutsi diguzuna:
zelan uztartu daitekeen
lana eta maitasuna.

Lana eta maitasuna,
euskara eta herria
izan dira beti zure
jardunaren oinarria,
gazte gazterik sentituz
hizkuntzaren aldarria
elizpean zein fabrikan
klase ematen jarria;
ama, bikote, lankide
benetan maitagarria
begiratu aurpegitan
azaltzen zaigun irria
izan dadin zuretzako
guztion oroigarria,
orain gozatu ezazu
zure bizitza berria.

Zure lankideek
2010-06-25