lunes, 25 de noviembre de 2013

EUSKARAREN EGUNA








13.000 


euskaldun biltzeko erronka Facebooken, 2013ko Euskararen Egunerako!
Milaka kanturen artean bat aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren “Zaindu Maite Duzun Hori” kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra mamitsua benetan, izan ere, “inork ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa izango da. Zergatik? :-)Erronka berri bat jarri dugulako abian!! 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean.


Euskararen Nazioarteko Egunaren historia luzea eta aberatsa da. 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak, eta, orduz geroztik, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek, erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dute egun horretan Euskal Herriko hainbat txokotan.
Euskara hizkuntza zaharra da, baina jakin du, ondo jakin ere, garai berrietara egokitzen. Iragan urtean, esaterako, Euskararen Nazioarteko Egunean #euskarazbizinahidugu traola TT izatea lortu genuen.
Eman euskaldun orori erronka honen berri, guztion artean lortuko dugulako 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea. ZAINDU MAITE DUZUN HORI! .-) Gure historiaren hizkuntza delako, gure hizkuntza delako.