UNKINA IKASTETXEA
sábado, 26 de junio de 2010
ZORIONAK LOLI
martes, 22 de junio de 2010
unkina ikastetxeak LOLIri
LH 2 mailako haurrek
Loli
rentzako bihotz bihotzez
domingo, 20 de junio de 2010
GURE IKASKETA BURUARI
LOLI, maite zaitugu!
Doinua: Habanera
Apirila baten Oban
bostgarrena zen eguna
mutil artean neska bat
bertan jaio zitzaiguna,
erdal eskolan euskaldun
estutu behar garuna,
Obatik Basauriraino
jauzia egin zenduna,
ikasi ta lan eginez
bikoiztuz zure jarduna,
langile borrokan ere
tinko bezain zentzuduna;
esango dizugu Loli
erakutsi diguzuna:
zelan uztartu daitekeen
lana eta maitasuna.
Lana eta maitasuna,
euskara eta herria
izan dira beti zure
jardunaren oinarria,
gazte gazterik sentituz
hizkuntzaren aldarria
elizpean zein fabrikan
klase ematen jarria;
ama, bikote, lankide
benetan maitagarria
begiratu aurpegitan
azaltzen zaigun irria
izan dadin zuretzako
guztion oroigarria,
orain gozatu ezazu
zure bizitza berria.
Zure lankideek
2010-06-25
Entradas más recientes
Entradas antiguas
Inicio
Suscribirse a:
Entradas (Atom)