Mostrando entradas con la etiqueta azoka. Mostrar todas las entradas

lunes, 25 de noviembre de 2013
DURANGOKO LIBURU AZOKA /FERIA DEL LIBRO DE DURANGO
2013ko Durangoko Azokaren aurkezpen ofiziala egin dute, ostegun honetan, Durangoko San Agustin kulturgunean. Arduradunek bertan kazetarien aurrean iragarri dutenaren arabera, egunotako zailtasun ekonomikoak zailtasun (% 10 jaitsi da aurten aurrekontua), "orain artekoak bezain ekitaldi handia edo handiagoa" egingo dute: "Indartsu ekingo dio Azokak 48. edizio honi, kulturaren plaza herri osora zabalduta". Guztira, 130 ekitaldi baino gehiago izango dira bertaratzen direnen gozagarri. Zenbakiei helduta, Durangoko 48. Azokak 238 erakusmahai (iaz baino 15 gutxiago) eta 122 parte-hartzaile (bost gutxiago) izango ditu; 226 liburu eta 68 disko berri aurkeztuko dituzte. Aurkezpenean, Aitziber Idigoras Durangoko alkatea, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea eta Itziar Elias Szenatokiko arduraduna izan dira. Aurten "Azoka Landako gunetik Durango osora, mundu osora, zabaltzeko ahalegina" egin dutela azaldu dute antolatzaileek, eta, alkateak nabarmendu duenez, hori "pozgarria da durangar guztientzat". Horrez gain, erakunde publikoek murrizketen garaian egindako ahalegina nabaria dela adierazi du herriko agintari gorenak. Halaber, Idigorasek "gonbidapen zabala" egin die "euskaltzale zintzo guztiei, Azoka bisitatu ez ezik, bertan parte har dezaten". "Azoka plano bitan zabaldu da: herri osoa hartuko du eta kulturgintzaren alor guztiak biltzen ditu honezkero", esan du Ana de Castrok Bizkaiko Aldundiaren, hitzorduaren babesle nagusiaren, izenean. Erakundeek "euskal komunitatea pizteko medioak jarri eta baliabideak eman behar dituzte", haren ustez. Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, bestalde, "mundu osora jalgi behar da euskara. Geure garaia bizi behar du euskarak, eta guk, euskaraz. Horretarako, Jaurlaritzak bertoko produkzioa lagundu behar du, euskaraz eta erdaraz, biak baitira geureak. Dena dela, euskarazkoak laguntza handiagoa behar du, oztopoak izan baititu garatzeko bide zailean. Gainera, Durangoko Azokari euskarak ematen dio bere izaera". Uriarteren ustez, "aurrean dugun erronkarik handiena euskal kultura erakargarriagoa egitea da. Funtsezko eginkizuna euskal kultura jendeari hurreratzea da". Aurrekontu murritzagoa Nerea Mujikak azaldu duenaren arabera, Durangoko Azoka "kulturaren plaza nagusia" izango da beste urte batez. Hala ere, horretarako, Gerediaga Elkarteak gerrikoa estutu eta esfortzua egin behar izan du: "Aurrekontuan, % 10eko jaitsiera izan dugu, 60.000 eurokoa. Aurten, 520.000 euroko aurrekontua izan dugu Azokarako; izan ere, erakunde publikoek % 5 jaitsi dute laguntza batez beste". "Aurten, zailtasunak zailtasun jendearen babesa dugulako egingo dugu Azoka", esan du, jendeari esker ona helarazteko. Argizaiola saria Aurten, William Douglass antropologo amerikarrari emango diote Argizaiola saria. Diasporan oso aditua, euskal herritarren migrazio mugimenduen kontalaria eta AEBetako euskal kulturaren sustatzailea. Abenduaren 6an jasoko du Douglassek golardoa. Bestalde, 48. edizioko herrialde gonbidatua Eskozia izango da, eta arlo politiko eta kulturaletik begiratuko diote herrialde horri. Autodeterminazioari buruzko mahaingurua egingo dute, eta aktore eskoziar batek bertatik bertara kontatuko ditu Durangon gaelikoa erabiltzen duten sortzaileen nondik norakoak.
viernes, 19 de noviembre de 2010
DURANGOKO AZOKA

Gerediaga Elkarteak aurkeztu duen 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak “auzolana” duela ezaugarri nagusi adierazi dute antolatzaileek. Aurrekontuetan izan duten %30eko murrizketari aurre egiteko, argitaldari, ekitaldietako partaideek eta azokan lanean dihardutenen esfortzuak eta ahaleginak inoiz baino garrantzia gehiago du edizio honetan.
Erotismoa gaia ardatz hartuta egingo da abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azoka. Joxemari Carrere ipuin kontalariak emango dio hasiera ipuin-konferentzia epel batekin.Gaia lantzeko arlo diferenteetako kultur sortzaileei mahainguru bat ere izango da azoka egunetan.
Gerediaga Elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten pertsona eta erakundeak eskertzeko Durangoko Argizaiola Saria ematen du urtero. Aurten Imanol Urbieta zarauztarrak jasoko du. Umeen kantugintzan egin duen lana eta musika umeen irakaskuntzan erabiltzeko sortu duen eredua goraipatu dute sariaren berri ematean. Omenaldia sarean ere egingo diote bere ekarpenak jasoko dituen blog irekian.
Herrialde gonbidatua, bestetik, Kurdistan da. Idazle, musikari eta kazetari kurduak etorriko dira Durangora. Gutxitutako hizkuntzei buruz eta adieazpen askatasunari buruz mahainguruetan parte hartu dute. Besteteik poesia errezitaldia eta umeei Kurdistaneko kantuak eta dantzak erakusteko tailerra izango da.
Hiru espazio nagusi ditu Durangoko Azokak erakustazokako saltokiez gain: Azoka barruko Aretoa, sortzaileen gunea den Ahotsenea eta Haur Literatura Aretoa. Azken honek, aurten, kokapen berria izango du. Abenduaren 5etik 8ra Elkartegia eraikinean izango dute lekua txikitxoenek. Ahotseneak ere, abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak.
Guztira, 505 nobedade aurkeztuko dituzte aurtengo edizioan. Eta horiek denak, 285 standetan ikusi eta erosi ahal izango dira.

Gerediaga ha presentado la 45ª Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, en el que los organizadores han remarcado el esfuerzo de expositores, participantes y trabajadores para en “auzolan” hacerle frente a la crisis. Según han explicado desde Gerediaga Elkartea el presupuesto de esta edición ha sufrido un recorte del 30% a diferencia de otras ediciones.
El erotismo será el tema principal de esta edición que se celebrará del 4 al 8 de diciembre. El cuenta-cuentos Joxemari Carrere será el encargado de dar la conferencia inaugural. Creadores de diferentes ámbitos culturales también abordarán el tema en una mesa redonda.
Gerediaga Elkartea otorga el Premio Durangoko Argizaiola a personas o entidades que han trabajado a favor del euskara y la cultura vasca. En esta edición el premio es para Imanol Urbieta, músico de Zarauz que ha destacado como autor de canciones infantiles y muchas de ellas consideradas actualmente canciones populares. A su vez, ha creado un metodo de enseñanza basado en la música. También se le rendirá homenaje en la red, con un blog abierto en el que recogerán anécdotas, opiniones, artículos... con la colaboración de gente que ha trabajado o conoce de cerca a Imanol Urbieta.
El pais invitado es Kurdistan. Asistirán a Durango músicos, escritores y periodistas kurdos. Debatirán sobre los retos de las lenguas minoritarias y la libertad de expresión. Darán un recital de poesia kurda y impartirán un taller de bailes y canciones kurda en el espacio infantil.
Dentro de Durangoko Azoka hay tres espacios diferenciados y complementarios entre si; El salón de actos que se utiliza para las actividades programadas y presentaciones de libros, discos y proyectos; Ahotsenea, espacio creado para creadores literarios y musicales, y Haur Literatura Aretoa un espacio lúdico para el público infantil. Este último espacio tiene nueva ubicación. Abrirá del 5 al 8 de diciembre en el edificio Elkartegi. Ahotsenea, también, abrirá el día 5.
En total, en la 45ª edición se presentarán 505 novedades, todas ellas se podrán ver y comprar en los 285 stand de este año.

miércoles, 2 de diciembre de 2009
DURANGOKO LIBURU ETA DISKA AZOKA

2009-12-01
Azokako egitarau orokorra eskuliburu honetan duzue
Hemen bertan ikusi dezakezue Gerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako kaleratu duen eskuliburua.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)