lunes, 8 de abril de 2013

AGUR MARIBI



-         Aiiiiiiiii! Zein haserre nagoen!
-         Haserre, norekin?
-         Norekin izango da ba, ZUREKIN!!!
-         Nirekin?? Eta zergatik?
-         Ez al dakizu zein urtarotan gauden?
-         Jakina, udaberrian.
-         Bai, eta zer gertatzen da udaberrian?
-         Ba … gauza asko. Loreak jaiotzen dira, zuhaitzak berdatzen, txoriak kantari, egunak luzatzen dira, eguzkiak dir-dir …
-         BALE, BALE!! Zuk zeuk irakatsi zenidan guzti hori!!
-         Eta zergatik galdetzen didazu, baldin badakizu?
-         Nire haserrea adierazteko, besterik ez.
-         Ez dut ulertzen.
-         Erreza da ulertzeko. Udaberrian gauza atseginak gertatzen dira, denon gustukoak.
-         Eta?
-         Ba zuk egin diguzuna ez da atsegina. NIK EZ DUT GUSTUKO!!!
-         Zer egin dizut nik, ba?
-         JOATEA, ETA AGURTU GABE!!
-         E, e, ni ez naizela joan, aizu!
-         Nola ezetz?
-         Ja, ja, ja. Ni Unkinatik joatea? Inolaz ere. Bizitza erdia daramat Unkinan. Zelan joango nintzen, baina?
-         Ba, ez dut ezer ulertzen.
-         Begira. Grabatutako bideoetan naukazu, nire ahotsa ere entzun dezakezu, eta, inportanteena, zuen bihotzetan naramazuen bitartean ni ez naiz Unkinatik joango. Zuk maite al nauzu?
-         IZUGARRI!!
-         Zure bihotzean naramazu?
-         NOSKI BAIETZ!!
-         Ja, ja. Ba horregatik ez naiz agurtu, maitea, oraindik zuengan bizirik nagoelako.
-         Aaaaaa….
-         Beno, bihotza, muxu handi bat.
-         Agur, Maribi. Maite zaitugu.  

 
















Bihotzean min dut, min etsia …

Zelan joan zinen isilik, gu denak triste utzirik.

Halanda bere zure barrea, Unkinan dago bizirik.

Egin daigun intziri! Falta jaku Maribi, ta ondo bizi bedi.

Ama Lurrak emeki kulunka zaitzala, maitea. 

Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.




jueves, 28 de febrero de 2013

EUSKADIKO EZOHIKO GAIXOTASUN II JARDUNALDIAK

II JORNADAS DE ENFERMEDADES RARAS DE EUSKADI



viernes, 25 de enero de 2013

                   Unkina Ikastetxeko guraso agurgarriok:



Unkinan datorren urtean ordutegia aldatzeko galdeketa burutu ostean, hona hemen datuok:
Botoa eman dutenak: 233
Baiezkoen portzentajea: %70,81
Ezezkoen portzentajea: %29,19
Aldatzeko derrigorrezko kopurua %80 zenez, datorren urteari begira ORDUTEGIA EZ DELA ALDATUKO jakinarazten dizuegu. Eskerrik asko.

Estimad@s madres y padres de Unkina:

Tras la recogida de datos sobre la propuesta de cambio del horario del centro de cara al curso que viene, los resultados son los siguientes:
Votos recibidos: 233
Votos a favor: 70,81 %
Votos en contra: 29,19 %
Dado que para realizar el cambio se necesitaba el 80 %, os comunicamos que el próximo curso NO HABRÁ CAMBIOS EN EL HORARIO. Recibid un saludo.

AURREMATRIKULAZIOA/PREMATRICULA