lunes, 2 de diciembre de 2013
lunes, 25 de noviembre de 2013
EUSKARAREN EGUNA
Milaka kanturen artean bat
aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren “Zaindu
Maite Duzun Hori” kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra
mamitsua benetan, izan ere, “inork
ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna
ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen
Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa
izango da. Zergatik?
Erronka berri bat
jarri dugulako abian!! 2013ko
Euskararen
Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok Euskaraz
Facebookeko orrialdean.
Euskararen
Nazioarteko Egunaren historia luzea eta aberatsa da.
1995ean instituzionalizatu zuten Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak,
eta, orduz geroztik, euskararen
erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek,
erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dute egun horretan
Euskal Herriko hainbat txokotan.
Euskara hizkuntza zaharra da, baina jakin du, ondo jakin ere, garai berrietara egokitzen.
Iragan urtean, esaterako, Euskararen
Nazioarteko Egunean #euskarazbizinahidugu
traola TT izatea lortu genuen.
Eman
euskaldun orori erronka honen berri, guztion artean lortuko dugulako 2013ko Euskararen Nazioarteko
Egunerako 13.000 euskaldun biltzea. ZAINDU MAITE DUZUN HORI!
.-) Gure historiaren hizkuntza delako, gure hizkuntza delako.
DURANGOKO LIBURU AZOKA /FERIA DEL LIBRO DE DURANGO
2013ko Durangoko Azokaren aurkezpen ofiziala egin dute, ostegun honetan, Durangoko San Agustin kulturgunean. Arduradunek bertan kazetarien aurrean iragarri dutenaren arabera, egunotako zailtasun ekonomikoak zailtasun (% 10 jaitsi da aurten aurrekontua), "orain artekoak bezain ekitaldi handia edo handiagoa" egingo dute: "Indartsu ekingo dio Azokak 48. edizio honi, kulturaren plaza herri osora zabalduta". Guztira, 130 ekitaldi baino gehiago izango dira bertaratzen direnen gozagarri. Zenbakiei helduta, Durangoko 48. Azokak 238 erakusmahai (iaz baino 15 gutxiago) eta 122 parte-hartzaile (bost gutxiago) izango ditu; 226 liburu eta 68 disko berri aurkeztuko dituzte. Aurkezpenean, Aitziber Idigoras Durangoko alkatea, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea eta Itziar Elias Szenatokiko arduraduna izan dira. Aurten "Azoka Landako gunetik Durango osora, mundu osora, zabaltzeko ahalegina" egin dutela azaldu dute antolatzaileek, eta, alkateak nabarmendu duenez, hori "pozgarria da durangar guztientzat". Horrez gain, erakunde publikoek murrizketen garaian egindako ahalegina nabaria dela adierazi du herriko agintari gorenak. Halaber, Idigorasek "gonbidapen zabala" egin die "euskaltzale zintzo guztiei, Azoka bisitatu ez ezik, bertan parte har dezaten". "Azoka plano bitan zabaldu da: herri osoa hartuko du eta kulturgintzaren alor guztiak biltzen ditu honezkero", esan du Ana de Castrok Bizkaiko Aldundiaren, hitzorduaren babesle nagusiaren, izenean. Erakundeek "euskal komunitatea pizteko medioak jarri eta baliabideak eman behar dituzte", haren ustez. Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, bestalde, "mundu osora jalgi behar da euskara. Geure garaia bizi behar du euskarak, eta guk, euskaraz. Horretarako, Jaurlaritzak bertoko produkzioa lagundu behar du, euskaraz eta erdaraz, biak baitira geureak. Dena dela, euskarazkoak laguntza handiagoa behar du, oztopoak izan baititu garatzeko bide zailean. Gainera, Durangoko Azokari euskarak ematen dio bere izaera". Uriarteren ustez, "aurrean dugun erronkarik handiena euskal kultura erakargarriagoa egitea da. Funtsezko eginkizuna euskal kultura jendeari hurreratzea da". Aurrekontu murritzagoa Nerea Mujikak azaldu duenaren arabera, Durangoko Azoka "kulturaren plaza nagusia" izango da beste urte batez. Hala ere, horretarako, Gerediaga Elkarteak gerrikoa estutu eta esfortzua egin behar izan du: "Aurrekontuan, % 10eko jaitsiera izan dugu, 60.000 eurokoa. Aurten, 520.000 euroko aurrekontua izan dugu Azokarako; izan ere, erakunde publikoek % 5 jaitsi dute laguntza batez beste". "Aurten, zailtasunak zailtasun jendearen babesa dugulako egingo dugu Azoka", esan du, jendeari esker ona helarazteko. Argizaiola saria Aurten, William Douglass antropologo amerikarrari emango diote Argizaiola saria. Diasporan oso aditua, euskal herritarren migrazio mugimenduen kontalaria eta AEBetako euskal kulturaren sustatzailea. Abenduaren 6an jasoko du Douglassek golardoa. Bestalde, 48. edizioko herrialde gonbidatua Eskozia izango da, eta arlo politiko eta kulturaletik begiratuko diote herrialde horri. Autodeterminazioari buruzko mahaingurua egingo dute, eta aktore eskoziar batek bertatik bertara kontatuko ditu Durangon gaelikoa erabiltzen duten sortzaileen nondik norakoak.
martes, 15 de octubre de 2013
BECAS/BEKAK 2013-14
2013-14 BEKAK
2013/2014 IKASTURTERAKO BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALDU DA azaroaren
5 arte, 2 urtekoak barne.
Se ha abierto el plazo de solicitud de
BECAS para el curso 2012-13 incluídas las solicitudes para los de 2 años hasta el 5 de NOVIEMBRE
|
NON ESKATU:
SOLICITAR EN
|
SECRETARIA/IDAZKARITZAN
|
|
NOIZTIK AURRERA
A PARTIR DE
|
OCTUBRE/URRIAK 17TIK
|
|
HORARIO:
ORDUTEGIA
|
MAÑANAS DE 9:30 A 11:00H
GOIZEKO 9:30etatik
11:00arte
|
Idazkaritza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
