lunes, 6 de mayo de 2019



                                             KULTUR ASTEA 2019


6. mailako ikasleen bertsoekin hasiera eman diogu aurtengo kultur asteari.   Aste osoan zehar ekintza desberdinak izango ditugu eskolan:

Idazleak eta  ilustratzaileak etorriko dira eskolara, zesta punta partidak,  antzerkia, sukaldaritza tailerra, kantaldiak, zientzia eguna,  zirku tailerra, liburutegira eta ludotekara bisita...eta gauza gehiago.  Ederto pasatuko dugu!!


lunes, 1 de abril de 2019



Badator Korrika, hemen daukazue koreografia, prestatzen joateko !!




Foroan erabaki genuen moduan, aurreko ostiralean, LHko ikasleak patioan patinak eta patineteak ekarri zituzten patio orduan ibiltzeko.

Eguraldi aproposa egin zuen eta oso ondo atera zen, hurrengo baten errepikatzeko moduan!!!










miércoles, 20 de marzo de 2019






KONPOSTA EGITEN





Aurten ere Unkinan konposta egiten hasi gara.  Jantokiko eta hamaiketako hondakinak batu eta astean birritan konpostagailuan sartzen ditugu.

viernes, 8 de marzo de 2019

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur gure ikastetxean ere ospatu nahi dugu Emakumeen nazioarteko eguna

GORA MARTXOAK 8


Txikitatik berdintasunaren alde borrokan !!!!!

Martxoak 8a bakarrik ez !!!!

jueves, 28 de febrero de 2019



                                       INAUTERIAK





Hona hemen  Inauteri eguneko egitaraua eta gonbidapena. Ostiral arratsaldean ospatuko dugu.
Kontuan hartu Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzakoak toki eta ordutegi ezberdinetan izango direla

HAUR HEZKUNTZA 

Familiak 16:00etatik aurrera etor daitezke PATIORA, HHko umeen dantzak ikustera

 LEHEN HEZKUNTZA- KIROLDEGIAN

15:00etan umeak sartu ondoren familiak sartuko dira Kiroldegira
 15:15ean taldeen dantzaldiak hasiko dira.

16:15ean Txapelua dantza dantzatuko dugu guztiok eskolako patioan
16:30ean  KABILDU (AMPA) familia elkartekoen ardurapean jaiak jarraituko du.





TXITXI-BURDUNTZI









Gaur goizean txitxi-burduntzi eguna ospatu dugu eskolan.  Oso goiz polita pasatu dugu, guraso, ikasle, langile eta irakasleak.