martes, 22 de junio de 2010

domingo, 20 de junio de 2010

GURE IKASKETA BURUARI




LOLI, maite zaitugu!
Doinua: Habanera


Apirila baten Oban
bostgarrena zen eguna
mutil artean neska bat
bertan jaio zitzaiguna,
erdal eskolan euskaldun
estutu behar garuna,
Obatik Basauriraino
jauzia egin zenduna,
ikasi ta lan eginez
bikoiztuz zure jarduna,
langile borrokan ere
tinko bezain zentzuduna;
esango dizugu Loli
erakutsi diguzuna:
zelan uztartu daitekeen
lana eta maitasuna.

Lana eta maitasuna,
euskara eta herria
izan dira beti zure
jardunaren oinarria,
gazte gazterik sentituz
hizkuntzaren aldarria
elizpean zein fabrikan
klase ematen jarria;
ama, bikote, lankide
benetan maitagarria
begiratu aurpegitan
azaltzen zaigun irria
izan dadin zuretzako
guztion oroigarria,
orain gozatu ezazu
zure bizitza berria.

Zure lankideek
2010-06-25

lunes, 31 de mayo de 2010

Testuliburuen kudeaketa solidarioa

Testuliburuen kudeaketa solidarioa. Haur hezkuntzan eta bigarren hezkuntzako lehen mailan Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa garatzeko jarraibideak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. [info +]
Gestión solidaria de los libros de texto. El departamento de Educación del Gobierno vasco ha publicado las instrucciones de desarrollo del Programa de Gestión Solidaria de los Libros de Texto y Material Curricular para el alumnado de primaria y el primer curso de secundaria en el curso 2010-2011. [info +]

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA






Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Igande honetan, ekainak 6, ospatuko dugu Amurrion Euskal Eskola Publikoaren 19. Jaia. Web gunean aurkituko dituzue egitaraua eta abestia. Igandean denok Amurriora!


La canción de la Fiesta de la Escuela Pública Vasca. Este domingo, 6 de junio, celebraremos en Amurrio la 19ª edición de la Fiesta de la Escuela Pública Vasca. En el sitio web podéis encontrar tanto la canción como el programa. ¡Este domingo todas y todos a Amurrio!

sábado, 8 de mayo de 2010

KULTUR ASTEA 2010

Hona hemen kultur aste honetan izandako ekintzen barri eta ikasleen erentzun batzuk

Hola a todos y todas he aquí una muestra de lo sucedido en la semana cultural y la respuesta de nuestro alumnado


miércoles, 28 de abril de 2010

2010 aste kulturala

Kaixo Lagunok, hona hemen 2010 aste kulturaleko egitaraua. Gainean klikatu eta gero, leer jartzen duen lekuan eman.
Hola amigos, he aquí el programa de la semana cultural del 2010. Después de hacer clic encima seleccionar donde pone leer la publicación