Milaka kanturen artean bat
aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren “Zaindu
Maite Duzun Hori” kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra
mamitsua benetan, izan ere, “inork
ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna
ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen
Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa
izango da. Zergatik? Erronka berri bat
jarri dugulako abian!! 2013ko
Euskararen
Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok Euskaraz
Facebookeko orrialdean.
Euskararen
Nazioarteko Egunaren historia luzea eta aberatsa da.
1995ean instituzionalizatu zuten Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak,
eta, orduz geroztik, euskararen
erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek,
erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dute egun horretan
Euskal Herriko hainbat txokotan.
Euskara hizkuntza zaharra da, baina jakin du, ondo jakin ere, garai berrietara egokitzen.
Iragan urtean, esaterako, Euskararen
Nazioarteko Egunean #euskarazbizinahidugu
traola TT izatea lortu genuen.
Eman
euskaldun orori erronka honen berri, guztion artean lortuko dugulako 2013ko Euskararen Nazioarteko
Egunerako 13.000 euskaldun biltzea. ZAINDU MAITE DUZUN HORI!
.-) Gure historiaren hizkuntza delako, gure hizkuntza delako.